Lege-oharra

  • Primoaren webguneko edukiaren helburua da La Guipuzcoana enpresako jardueren, produktuen eta zerbitzuen berri ematea, baita horien eskaintzaren eta prestazioaren berri ematea ere, bere terminoen eta baldintzen arabera, eta operatiba ahalbidetzea bezeroei.
  • La Guipuzcoana enpresak webgune horretako irudien, testuen, diseinuen, animazioen edo beste edozein eduki edo elementuren gaineko jabetza intelektualaren eskubideak ditu, eta, beraz, debekatuta dago horiek erreproduzitzea, banatzea, publikoki komunikatzea eta eraldatzea.
  • La Guipuzcoana enpresak edukien erabilera txarretik ondorioztatzen den erantzukizuna errefusatzen du, eta eskubidea izango du nahi duenean horiek eguneratzeko, ezabatzeko, mugatzeko edo horiekiko sarrera eragozteko, aldi baterako edo behin betiko.
  • La Guipuzcoana enpresak ez du inolako erantzukizunik izango La Guipuzcoana enpresaren webguneetako loturetatik (linkak) edo bilatzaileetatik sarbidea duten hirugarrenen webguneetan bildutako informazioaren gainean. La Guipuzcoana enpresaren webguneetan loturak (linkak) izatearen helburua informazioa ematea da, besterik ez, eta ez du inoiz esan nahi horiei buruzko iradokizunik, gonbidapenik edo gomendiorik ematen duenik.
  • La Guipuzcoana enpresak webgunean eskaintzen dituen produktuak eta zerbitzuak on-line eskatu eta/edo kontratatu ahal izango dituzte bezeroek, enpresak emandako gako- eta kode-sistema baten bitartez, hain zuzen ere bezeroen identifikazio zalantzaezina ahalbidetzeko.
  • La Guipuzcoana enpresak erabiltzaileen datu pertsonalen gaineko konfidentzialtasuna bermatzen du, baita horien tratamendu automatizatua ere, datu pertsonalen babesari buruzko legediaren arabera, Datuak Babesteari buruzko Klausularen arabera, eta Pribatutasun Politikaren arabera.

Datuak Babesteari buruzko Klausula

  • La Guipuzcoana enpresak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko araudia guztiz betetzen dela bermatzen du, eta, horrela, 15/1999 Lege Organikoaren arabera, bezeroa edo erabiltzailea informatua dago, eta bere baimena ematen du bere datuak Enpresaren fitxategi automatizatuetan sartzeko eta horien tratamendu automatizaturako, barnean hartuta webgunean nabigatzearen ondorioz enpresak eskura dituen datuak, merkataritza-komunikazioak bidaltzeko, produktuak merkaturatzeko, kontratu-harremana mantentzeko eta kudeaketako helburuetarako, hain zuzen ere gure merkataritza-eskaintza zure profil partikularrera egokitze aldera, eta, hala badagokio, balorazio-ereduak egite aldera, betiere erabilitako irizpideak eta programak ezagutzeko eskubidea bermatuz. Datu horien hartzaileak La Guipuzcoana enpresaren merkataritza-zerbitzuak eta zerbitzu teknikoak izango dira. Bezeroak edo erabiltzaileak eskubidea du kontratua egiteko ezinbestekoak ez diren datuen tratamenduari uko egiteko, baita kontratu-harremana mantentzeaz bestelako edozein helbururako erabiltzeari uko egiteko eskubidea ere, eta kontratutik kanpo ager daitezkeen alderdiei eman diezaiekeen erantzuna guztiz hautazkoa izango da.
  • Era berean, bezeroari edo erabiltzaileari jakinarazten zaio sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta ezeztatzeko eskubideak baliatzeko aukera duela, indarreko legedian ezarritako terminoen arabera, eta horretarako La Guipuzcoana enpresaren edozein komunikazio-bide erabil dezakeela, bezeroaren arretarako telefonoa erabiliz +34 943381159 edo info@laguipuzcoana.eus helbide elektronikoaren bitartez, edo, oro har, normalean erabiltzen duen komunikazio-bidearen bitartez. Fitxategi automatizatuaren arduraduna La Guipuzcoana Administrazio Saila da Ugarte Industrialdea 45 20720 Azkoitia (Gipuzkoa)|SPAIN, eta, era berean, bezeroak edo erabiltzaileak idazki bidez jo ahal izango du bertara beharrezkotzat jotzen duenean.
  • Bezeroak edo erabiltzaileak baimena ematen du bere datuak La Guipuzcoana enpresako beste erakunde bati lagatzeko, lehen paragrafoan jasotzen diren helburuetarako bakarrik. Era berean, bezeroak edo erabiltzaileak bere onespena ematen du La Guipuzcoana enpresak edo erreferentziazko elkarteek merkaturatzen dituzten ondasunei edo zerbitzuei buruzko informazioa igortzeko. Bezeroak edo erabiltzaileak bere datuak paragrafo honetan ezarritako moduan tratatzeko edo lagatzeko ematen duen onespena errebokatu ahal izango da, atzeraeraginik gabe, Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 6. eta 11. artikuluetan xedaturikoaren arabera.