Kalitatea > Zerbitzuen Karta

AUTOBUSES LA GUIPUZCOANA-REN ZERBITZU KARTA

Autobuses LA GUIPUZCOANA egoitza nagusia Azkoitian duen enpresa da, errepide bidezko bidaiarien garraioan jarduten duena.

Herritarrei kalitatezko garraio publikorako zerbitzua eskaintzea gure erakundearentzat funtsezko helburua da. Autobuses LA GUIPUZCOANA-k gure bezeroen eskariak entzun, landu eta erantzuteko prestatuta dagoen langile taldea dauka bere esku.

Gure lana gure herrialdean eta mugakideetan pertsonen mugikortasuna erraztea, eta gure autobusetan bidaia dezaten lortzea da.

Hau dela eta, zure iradokizun eta laguntzari esker gure zerbitzua hobetu dezakegu, zuen beharretara hurbilduz eta denon artean mugikortasun seguru eta jasangarri baten alde eginez. Honengatik guztiagatik, gure zerbitzuak karta honetan espresuki jasotako kalitate irizpideen arabera hobetzeko konpromisoa hartzen dugu herritarren aurrean.

AUTOBUSES LA GUIPUZCOANA-K ESKAINITAKO ZERBITZUAK

  • Errepide bidezko bidaiarien garraio publikorako linea erregularrak
  • Eskola-umeen eta enpresa-langileen garraiorako zerbitzuak
  • Errepide bidezko bidaiarientzako autobus-zerbitzu berezial erkidego, nazio eta Europa mailan

KALITATE KONPROMISOAK HERRITARREKIN

Herritarrentzat garraio zerbitzu lehiakorra lortzeko gure ahalegin jarraituan, gure erakundearen funtsezko helburua da zerbitzuan kalitate maila gorena lortzea ondorengoen bidez:

  1. Erregulartasunaren, erosotasunaren eta bidaiarien segurtasunaren hobekuntza
  2. Bezeroei zuzendutako informazio zein arreta gehiago eta hobea
  3. Azken aurrerakuntza teknologikoak dituzten autobusen erabilera
  4. Ingurumenarekiko zaintza eta errespetua

Etengabeko hobekuntzaren aldeko borondate hau bezeroekiko konpromiso batean zehaztu da, zerbitzuaren kalitate maila goren eta iraunkorrak gure gain hartzea eskatzen duena eta gure erakundeak bere buruari ezarri dion Arauak zehaztutako baldintzen araberakoak direnak.

UNE EN 13816 arauak zehazten duen Bidaiarien Garraio Publikoaren Kalitate Ziurtatzeak bezeroei bermatuko dizkien kalitate mailak urtero Onetsitako Erakunde Egiaztatzaile independente batek ikuskatu eta egiaztatuko ditu.

ZERBITZUAREN KALITATEAREKIKO KONPROMISOAK:

1. Linean eskainitako zerbitzua

Zerbitzua burutzen ari den ibilgailua matxuratuko balitz, kasuen %90ean ibilgailua gehienez 25 minutuko epean ordezkatuko dela ziurtatzen du LA GUIPUZCOANA-k.

2. Irisgarritasuna

Azkoitia-Donostia, Azkoitia-Zarautz eta Azkoitia-Tolosa ibilbideetan autobusen %100ak mugikortasun gutxitua duten pertsonentzako egokituak egongo dira.

3. Informazioa

Web orrian dagoen informazioari dagokionez:

Web orriak geltokiei, linearen eskemari, hasierako tokiko irteera ordutegiei eta salneurriei buruzko informazio eguneratua eta irakurterraza izango du. Autobuses LA GUIPUZCOANA-k konpromiso honekiko %90eko betetze-maila bermatzen du.

Autobusetan aurki daitekeen informazioari dagokionez: Autobus guztiek barnealdean ondorengo gutxieneko informazioa daukate:

  • Gidaria kanbioak itzultzera behartzen duen gehienezko kopuruaren inguruko oharra
  • Bidaiarien Araudiaren laburpena, erabiltzaileen eskubide eta betebehar nagusiak jasotzen dituena.

Informazioa kanpoaldean: Autobus guztiek kanpoaldean ondorengo gutxieneko informazioa daukate:

  • Linearen izena edota zenbakia aditzera ematen duen seinalea
  • Kasuaren arabera, autobusa zerbitzuz kanpo dagoela adierazten duen oharra

Autobuses LA GUIPUZCOANA-k konpromiso hauen %90eko betetze-maila bermatzen du. Ibilbideen edo ordutegien inguruko aldaketa programatuak geltoki eta geralekuetan 48 orduko gutxieneko aurrerapenarekin jakitera emateko konpromisoa hartzen dugu, edo 2. irteera  zerbitzuan aldaketak programatu gabeak diren kasuetan.

4. Denbora (puntualtasuna eta erregulartasuna)

Hasierako tokiko irteera orduak ez du 5 minutu baino gehiagoko atzerapena ezta minutu bat baino gehiagoko aurrerapena edukiko ezarritako eta zabaldutako ordutegiei dagokienez. Konpromiso hau gutxienez kasuen %85ean betetzea bermatzen da.

5. Bezeroen arreta

LA GUIPUZCOANA-n zuzenean jasotako iradokizun eta kexa guztiei 15 laneguneko gehienezko epearen barruan erantzuna emango zaie. Ibilgailuetan galdu eta aurkitu diren objektu guztiak bulego nagusietan jasoko dira, eta 48 orduko epean jabetza ziurtatu dezaketen pertsonei itzuliko zaizkie.

6. Konforta

Hurrengo egunean zerbitzuan egongo diren autobus guztiak barrutik zein kanpotik garbitzen dira. Hurrengo egunean zerbitzuan egongo diren autobus guztiei barneko garbiketa orokor bat egiten zaie. Autobuses LA GUIPUZCOANA-k egunero ikuskaritzak burutzen ditu autobusetan, ikuskatze positiboen %100eko betetze-maila bermatzeko konpromisoarekin.

7. Segurtasuna

Autobuses LA GUIPUZCOANA-k gure erabiltzaileentzako erabateko segurtasuna bermatzen duen Mantentze Plana ezarria du bere ibilgailu guztientzako. Ibilgailuen %100a segurua da.

8. Ingurumenean eragina

Gure ibilgailuak indarrean dagoen azken ingurumen-araudia betetzen duten autobusak eskuratzen berritzen ditugu. Ibilgailuen %100ak ingurumenean eragin murriztua dauka.

Guretzako iradokizunik baduzu, gure bulegoen bitartez edo telefonoz edota e-postaz helarazi diezagukezu:

Ugarte Industrialdea, 54   –  20720 Azkoitia (Gipuzkoa)
Tel. 943 85 11 59 – info@laguipuzcoana.net