Kalitatea > Kalitate Politika

KALITATEARI, INGURUMENARI, LANEKO SEGURTASUNA ETA OSASUNARI, ENERGIA KUDEAKETARI, BIDE-SEGURTASUNARI, ERANTZUNKIZUN SOZIALARI, EUSKARARI ETA EMAKUME ETA GIZONEZKOEN ARTEKO AUKERA BERDINTASUNARI BURUZKO POLITIKA

Autobuses La Guipuzcoanako, Bidaiarien garraio erregularreko eta nahierarako zerbitzuak eskaintzen dituen enpresako,. Zuzendaritzak arrakasta lortzeko Kalitatea ezinbesteko faktorea dela uste du eta enpresako kide bakoitzak burutzen duen funtzioaren ardura duela.

Halaber, AUTOBUSES LA GUIPUZCOANAk lehentasuna ematen dio jarduerak burutzean segurtasun baldintzei, arriskuen prebentzioari, ingurumenarekiko errespetua eta zaintzari, eta aldi berean gizartearen garapen jasangarria bultzatu nahi du, langile eta interes-talde ezberdinen beharrei eta espektatibei arreta jarriz.

Helburu hauek lortu ahal izateko AUTOBUSES LA GUIPUZCOANAK Kalitateri, Ingurumen Kudeaketari, Energia Kudeaketari, Laneko Segurtasuna eta Osasunari, Erantzukizun Sozialari, Bide-Segurtasunari eta Emakume eta Gizonezkoen arteko aukera Berdintasunari buruzko Politika Integratua ezartzen du, non ondorengo Printzipio eta Konpromisoak izenpetzen diren:

  • Bere jarduera eta prozesuen etengabeko hobekuntza Kalitateri, Ingurumenari, Energiari, Laneko Segurtasun eta Osasunari, Erantzukizun Sozialari, Bide-Segurtasunari eta Berdintasunari buruzko Sistema Integratuaren testuinguruan. Horretarako, Enpresak dagokion maila eta funtzioetan dokumentatutako helburuak ezarri eta mantenduko ditu.
  • Bezeroei eskainitako zerbitzuaren amaierako kalitatea da gure jardueran zehar burutzen diren prebentzio, detekzio, zuzentze eta etengabeko hobekuntza ekintzentzako (planifikatuak eta sistematikoak) erantzunik onena. Horretarako, AUTOBUSES LA GUIPUZCOANA Garraio Zerbitzuen Kalitateari buruzko UNE-EN 13816:2003 arauak ezarritako baldintzak betetzeko konpromisoa hartzen du, Bidaiarien Garraio Publikoaren Zerbitzuan Kalitatezko zerbitzu bat bermatzeko helburuarekin.
  • Bezeroen kontratuzko eskaerak, nahiak eta espektatibak gure Zerbitzuen Kalitatearen oinarria ezartzeko irizpideak dira, beti esperotako Kalitatea eta jasotako Kalitatea berdinak izaten ahaleginduz.
  • Interes-taldeekin komunikazio bideak sortu eta mantendu, beraien eskakizun eta espektatibak ulertzeko eta gogobetetze maila lortzeko.
  • Eskainitako zerbitzuaren Kalitateri, Ingurumenari, Energia, Laneko Segurtasun eta Osasunari, Erantzukizun Sozialari, Bide-Segurtasunari eta Berdintasunari dagozkien Lege-betekizunak, Araudiak, erreferentziazko Arauetan zehaztutako Betekizunak eta Enpresak borondatez onartutako beste Betekizun batzuek betetzea, bai AUTOBUSES LA GUIPUZCOANAk baita bere instalazioetan edo bere izenean lan egiten duten Azpi-kontratistek ere.
  • Eskubide eta printzipio unibertsalak errespetatu, baita Erantzukizun Sozialaren kudeaketaren printzipio orokorrak ere.
  • Enpresarekin erlazioa duten interes-talde ezberdinen segurtasun fisiko eta psikoa kaltetzen duten istripu eta gertaeraksaihestu.
  • Kalitatea, Ingurumena, Energia, Laneko Segurtasuna eta Osasuna, Erantzukizun Soziala, Bide-Segurtasuna Kudeatzeko Sistemaren eraginkortasuna etengabe hobetzeko konpromisoa.
  • Langile bakoitzak burutzen dituen jardueren ardura duKudeaketa Sistema Integratuan. Zuzendaritzak Kalitateri, Ingurumenari, Energiari, Laneko Segurtasun eta Osasunari, Erantzukizun Sozialari, Bide-Segurtasunari eta Berdintasunari buruzko Politika eta Helburuak bultzatzeko ardura du, ikuskapenak eginez lorpena eta ezarpena ziurtatzeko, modu honetara etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa indartuz.
  • Langileak trebatu bere jarduerak burutzeko, Kudeaketa Sistema Integratuaren baldintzen arabera.
  • Ingurumenean edo Langileen Segurtasunean eta Osasunean eragina izan dezaketen egoera kritikoen edo istripuen aurrean zer egin adierazten duten prozeduren edukiera.
  • Teknologia garbi eta hoberenen erabilera, eta ekonomikoki bideragarriak.
  • Kontsumo energetikoa optimizatzen duten produktuak eta zerbitzuak eskuratzeko lehentasuna.
  • Baliabide naturalen zentzuzko kontsumoa, baita hondakinen, dardaren, isurketa likidoen eta emisio atmosferikoen sorreran prebentzioa eta murrizketa ere.
  • Agintaritza Publikoekin kolaborazioa, eta burutzen dituen jardueren hedapena, gardentasuna, etika eta arriskuen kudeaketa egokia ziurtatuz.
  • Kalteen aurkako prebentzioarekiko eta Osasunaren hondatzearen aurkako ekintzekiko konpromisoa.
  • Hizkuntza-politikarekiko konpromisoa, 2009 urtetik dugun euskara planarekin. Plan honetan, Autobuses La Guipuzcoanak enpresaren egunerokotasunean euskararen presentzia indartzeko, barne- eta kanpo- harremanetan euskararen presentzia bermatzeko, bereziki bezeroekiko harremanetan eta euskara, Autobuses La Guipuzcoanak eskaintzen dituen zerbitzuen ardatz bihurtzeko konpromisoak eta ekintzak zehazten dira.
  • Eskaintzen diren zerbitzuetan, kalitateaz gain segurtasuna ere funtsezkoa izan dadila eta zerbitzua garatzen den bitartean helburu bat.
    Enpresan, Genero Berdintasuna bultzatuko duten neurrien ezarpena.
  • Genero ikuspegia sustatu kudeaketan, zerbitzuak eskaintzerakoan, hornitzaile, kontratista eta azpi-kontratistekiko harremanetan; gure eragin-eremuan berdintasunaren kudeaketa barneratzeko asmoarekin.
  • Politika hau Enpresako lantalde osoari, azpikontratei eta hornitzaileei adierazi, eta publikoki mantendu.

AUTOBUSES LA GUIPUZCOANAko Sail ezberdinek KALITATEA KUDEATZEKO, INGURUMENA KUDEATZEKO, ENERGIA KUDEATZEKO, Laneko SEGURTASUNA ETA OSASUNA KUDEATZEKO, ERANTZUKIZUN SOZIALA KUDEATZEKO, BIDE-SEGURTASUNA KUDEATZEKO ESKULIBURUA eta Prozedurak garatu dituzte, UNE-EN-ISO9001:2008, UNE-EN 13816:2003, UNE-EN-ISO 14001:2004, ISO 50001:2011, OHSAS 18001:2007, SA8000 eta UNE-EN-ISO 39001:2012 Arauak oinarri hartuta, Kalitatearen, Lehiakortasunaren, Ingurumenarekiko errespetuaren, Eraginkortasun Energetikoaren, Langileen Segurtasuna eta Osasunaren, Erantzukizun Sozialaren, Bideko Segurtasunaren eta Berdintasunaren helburuak lortzeko asmoarekin. Langile bakoitzak bere eguneroko lanpostuari eragiten dioten prozedura eta jarraibideak jarraitzeko eta betetzeko ardura du.

Gerentzia