Berriak

EKAINAK 10EAN, ALDAKETAK UK01, UK03 ETA UK06

Ekainaren 10ean, larunbatean. Zarautzen Triatloia ospatuko da. Ondorioz, honako ibilbide eta geltoki aldaketak aurreikusten dira:

UK01 AZKOITIA > DONOSTIA

Azkoititik 14:45ean eta 15:45ean irteten diren zerbitzuak ez dira Iraetara sartuko, Iraetako bidegurutzean izango da geltokia (UK03ren geltokian).

UK03 AZKOTIA > ZARAUTZ

– Azkoititik 15:05ean irteten den zerbitzuak geltokiak  BIZKAIA, ARABA eta MARIA ETXETXIKI kaleetan izango ditu.

– Zarauztik 16:05ean irteten den zerbitzuak geltoki bakarra izango du: MARIA ETXETXIKI kalean, Suhiltzaileen biribilgunean.

UK06 ZUMARRAGA > ZUMAIA

14:45etan Zumaiatik irteten den zerbitzua ez da Iraetan sartuko. Iraetako geltokiak ezeztatuak gelditzen dira.

15:10etan Zumarragatik ateratzen den zerbitzua Zestoan amaituko da. Ez da Zumaira iritsiko.

16:10etan Zumarragatik ateratzen den zerbitzuan atzerapenak aurreikusten dira.

16:45etan Zumaiatik irteten den zerbitzua ez da Zumaiatik hasiko. Zerbitzu hori Zestoatik hasko da 17:00etan.


< ITZULI BERRIAK