Berriak

APIRILAK 7, GELTOKI ALDAKETAK DONOSTIAN

Apirilaren 7an, igandean, Donostiako Maratoi Erdia ospatuko da. Hori dela eta, geltoki aldaketak aurreikusten dira Donostian.

  • Azkoitiatik 7:45, 9:45 eta 11:45 ateratzen diren zerbitzuetan bertan behera gelditzen da Donostiako San Martin 25 geltokia.
  • Donostiatik 9:05ean, 11:05ean eta 13:05ean irteten diren zerbitzuek geltoki bakarra izango dute: Donostiako Autobus Geltokia. Bertan behera gelditzen dira Askatasunaren Hiribideko, Zumalakarregiko, Magisteritzako eta Unibertsitateko geltokiak.

Autobus Geltokian, 15 minutu egongo da zain autobusa.


< ITZULI BERRIAK