AUTOBUSES LA GUIPUZCOANA familia-enpresa bat gara. Sortu eta ehun urtera, herritarren mugikortasunerako irtenbideak eskaintzen ditugu errepide bidezko bidaiarien garraioan. Urtean 1.800.000 bidaiari ditugu eta zerbitzu erregularrak, eskatu ahalako zerbitzuak eta zerbitzu bereziak eskaintzen dizkiegu batez ere Urola Bailarako herritarrei, baina baita udalei, ikastetxeei, enpresei eta bestelako erakundeei ere. Enpresa konprometitua gara, etorkizunari begiratzen diona.
Erronkak, zailtasunak eta gorabeherak gainditu ostean, familia-enpresa bihurtuta eta belaunaldi ezberdinek kudeatuta, enpresa garatzen eta hazten joan zen, bere zerbitzuak profesionalizatuz eta lantalde bat osatuz jardueraren hazkundea lortu da bere bezero eta erabiltzaileen konfiantzarekin eta leialtasunarekin batera.

