AUTOBUSES LA GUIPUZCOANA Gipuzkoan ehun urte dituzten enpresa bakanetako bat da, 100 urteko historia du lurralde honek bizitako gertakari esanguratsuenei lotua, Gipuzkoako gizarteari konprometitua, balioa eta zerbitzua ematen diona bizi-kalitatea, enplegua eta aberastasuna sortuz. Bere ekintza guztietan iraunkortasuna bilatzen du, ingurumena zaintzen eta errespetatzen du, sinergiak sustatzen ditu tokiko hornitzaileekin lankidetzan, solidarioa eta sozialki arduratsua da, konponbideak eskaintzen ditu gizartearen ongizaterako funtsezkoa den esparru batean eta etorkizunari begiratzen dio behar berriei erantzuteko.

