Autobuses La Guipuzcoana, S.L. enpresaren webguneko eta sare sozialetako Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa

1-Tratamenduaren Erantzulea

“Autobuses La Guipuzcoana, S.L.” enpresak (aurrerantzean, “LA GUIPUZCOANA” edo “enpresa”), datuen babesari buruzko araudian ezarritako baldintzetan, Tratamenduaren Erantzule gisa jarduten du bere webgune ofizialen bidez egiten diren datu pertsonalen tratamenduei dagokienez (erabiltzaileak, informazio-eskatzaileak eta abar), aplikazio mugikor posibleak (“APP”) eta sare sozial eta profesionaletan presentzia korporatiboa izateari dagokionez.

Tratamenduaren Erantzulea: Autobuses La Guipuzcoana, S.L. “LA GUIPUZCOANA

NIF: B20526968

Helbidea: Ugarte Industrialdea, 54

Herria: 20720 Azkoitia (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943851159

Helbide elektronikoa info@laguipuzcoana.eus   

2-Indarrean dagoen legedia

LA GUIPUZCOANA enpresak egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:

  1. 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
  2. Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
  3. Arau osagarriak eta garapen-arauak.

3- Webguneak eta sare sozialetako kanalak

Autobuses La Guipuzcoana, S.L.ren webgune ofiziala www.laguipuzcoana.eus da.

Hauek dira sare sozial edo profesionaletako kanal ofizialak:Kanal ofiziala Linkedin-en: https://www.linkedin.com/company/autobuseslaguipuzcoanaKanal ofiziala Facebook-en: https://www.facebook.com/LaGuipuzcoana /? locale = es_ESKanal ofiziala Instagram-en: https://www.instagram.com/la.guipuzcoana /Kanal ofiziala X-n: https://x.com/LaGuipuzcoana

Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean LA GUIPUZCOANA enpresaren webgune ofiziala eta enpresak eduki ditzakeen sare sozial edo profesionaletako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.

4-Finalidades de los tratamientos de datos y bases jurídicas legitimadoras

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak LA GUIPUZCOANA enpresaren webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, LA GUIPUZCOANA enpresaren tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.

LA GUIPUZCOANA-n egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:

4.1- BEZEROAK ETA WEBGUNEKO ERABILTZAILEAK

Helburua: Garraio publiko erregularreko gure zerbitzuak, zerbitzu diskrezionalak, zerbitzu bereziak eta lotutako jarduerak eskaintzea eta kudeatzea.

Oinarri juridikoa: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” DBEO 6.1.b artikuluaren arabera).

Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea, eskatutako zerbitzuak emateko faseren batean esku hartzen duten LA GUIPUZCOANA zerbitzuko hornitzaileei eta legez ezarritakoei izan ezik.

Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.

4.2-INFORMAZIO-ESKATZAILEAK

Helburua: Interesdun eta erlazionatuekin harremanetan jartzeko, kontsultarako eta komunikaziorako tresnak ematea. Informazio-, hitzordu- eta aurrekontu-eskaerei erantzutea.

Oinarri juridikoa: Interesdunaren adostasuna (DBEO 6.1.a art.), datuak helburu horietarako ematen dituenean, “Kontaktua” edo antzeko formularioak betez, eta pribatutasun-politika onartzeko laukitxoak aktibatuz.

Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea.

Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.

4.3-NEWSLETTER-EN HARPIDEDUNAK ETA POSTA INFORMATIBOEN HARTZAILEAK

Helburua: Gure produktu, zerbitzu eta jarduerekin zerikusia duten komunikazio informatiboak eta komertzialak bidaltzea.

Oinarri juridikoa: Interesdunaren adostasuna (DBEOren 6.1.a) datuak helburu horietarako ematen dituenean, newsletterra harpidetuz edo horrelako komunikazioak jasotzea onartzeko laukitxoak aktibatuz.

Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea.

Komunikazio gehiago ez jasotzeko eskubidea: infomazio-buletinetan edo antzeko zerbitzuetan izena emanez gero, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute nahi dutenean, info@laguipuzcoana.eus helbide elektronikora eskaera bidaliz edo LA GUIPUZCOANA enpresak horretarako ematen duen beste edozein bitarteko erabiliz, hala nola informazio-buletinen amaiaeran dagoen “Baja eman” edo “Unsuscribe” izeneko mekanismoa.

Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.

4.5-WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAK ETA SARE SOZIALETAKO KANALAK

Helburua: LA GUIPUZCOANA enpresaren edo enpresak parte hartzen duen jarduerak eta ekimenak informatzea, antolatzea eta zabaltzea, bai eta hirugarren pertsonek eta erakundeek egindako iritziak eta balorazioak ere.

Oinarri juridikoa: LA GUIPUZCOANA enpresaren legezko interesa (DBEO 6.1.f art.). Bere zerbitzuak eta jarduerak ezagutaraztea.

Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea, egindako iritzi eta balorazioak argitaratu edo zabaltzea izan ezik.

Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.

4.6-WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAK ETA SARE SOZIALETAKO KANALAK (TRAFIKOAREN ETA ERABILERAREN ANALISIA)

Helburua: Gure webguneen erabilera, balizko “APPak” eta sare sozial eta profesionaletako presentzia korporatiboa kudeatzea eta aztertzea.

Oinarri juridiko nagusia: LA GUIPUZCOANA enpresaren legezko interesa (DBEO, 6.1.f).  Bere webgunearen eta kanalen funtzionamendua ezagutzea eta kudeatzea sare sozialetan eta profesionaletan.

Oinarri juridiko espezifikoa: Interesdunaren adostasuna (DBEO 6.1.a art.), datuen analisia cookie analitiko, publizitario edo antzekoen erabileran oinarritzen denean, cookieen erabileraren onarpenaren bidez emana.

Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea.

Cookieak erabiltzeko emandako baimena aldatzeko edo ezeztatzeko eskubidea: Erabiltzaileak une oro ditu eskuragarri bere nabigatzailean eta webgunean “Cookieak konfiguratzeko” tresnak.

Beste eskubide batzuk: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.

4.7-WEBGUNEAREN BIDEZ ENPLEGUA ESKATZEN DUTEN PERTSONAK

Helburua: Harremanetarako, kontsultarako eta komunikaziorako tresna bat eskaintzea LA GUIPUZCOANA enpresan lan egin nahi duten pertsonekin, eta, hala badagokio, enpresako langileak hautatzeko prozesuetan parte hartzera gonbidatzea.

Oinarri juridikoa: Hautagaitzak kudeatzeko datuen tratamenduaren beharra (DBEOren 6.1.b) eta interesdunaren adostasuna (DBEOren 6.1.a) webgunea erabiltzeko.

Balizko hartzaileak: Enpresako langileak hautatzeko prozesuak, enpresak berak edo LA GUIPUZCOANA enpresak kontratatzen dituen kanpoko enpresek egin ditzakete.

Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.

5- Kontserbazio epea

Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, merkataritza, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira. Ondoren, ezabatu egingo dira, haien konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak hartuz.

6- Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Ugarte Industrialdea, 54, 20720 Azkoitia (Gipuzkoa), info@laguipuzcoana.eus helbide elektronikoaren bitartez edo (+34) 943851159 telefonoan.

Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia edo beste nolako egiaztagiri bat bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

7-Datu pertsonalak biltzea

LA GUIPUZCOANA enpresak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harremanetarako formularioa), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak.

Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. LA GUIPUZCOANA enpresak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. LA GUIPUZCOANA enpresak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

8-Datu espezifikoen tratamenduak: Adin-txikikoen datuak

LA GUIPUZCOANA enpresaren webgunearen bidez kudeatutako zerbitzuak eta jarduerak ez daude adin-txikikoei zuzenduta. Gure zerbitzu eta produktuetako batzuk adingabeei zuzenduta badaude, LA GUIPUZCOANA enpresak gurasoen edo legezko tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak biltzeko edo, hala badagokio, datuak tratatzeko.

LA GUIPUZCOANA enpresak, kontrol-agintaritzek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteko garatu dituzten materialak kontsultatzeko gomendatzen du. Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, hezkuntza-bideoak, etab.) Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan eskuragarri dago, baita Datuak Babesteko Agentzia Españolean ere.

9-Datu espezifikoen tratamenduak: Enplegu-eskatzaileak

LA GUIPUZCOANA enpresak webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, formulario, posta elektroniko, sare sozial edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidaltzen duen pertsonari jakinarazten zaio, Datu Pertsonalak babesteari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, enplegu-eskaeraren bidez emandako datuak enpresaren datuen tratamendu-sisteman sartuko direla, “Curriculumak eta Langileen Hautaketa” izenekoa.

Zure datuak Tratamenduaren Erantzuleak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak LA GUIPUZCOANA-ek hautaketa prozesua egiteko kontratatu lezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.

LA GUIPUZCOANA-k curriculuma gordeko du urtebetez, gutxi gorabehera. Behin datu horiek amaituta, suntsitu egingo dira, konfideltzialtasuna bermatzeko behar diren sagurtasun-neurriak aplikatuz.

Deskribatutako helburuaren batekin ados ez bazaude, mesedez, jakinaraz iezaguzu idatziz lehenbailehen. Era berean, zure datuetan aldaketarik izanez gero, jakinarazi, mesedez.

Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (datuak ezabatzea, eskuratzea, zuzentzea, tratamendua mugatzea, aurka egitea, etab.), bai eta gai honi buruzko edozein eskaera ere, pribatasun-politika honetako “Interesdunen Eskubideak” atalean adierazitakoaren arabera.

10-Datu espezifikoen tratamendua: erregistroak eta harpidetzak

Informazio-buletinetan edo antzeko zerbitzuetan harpidetza eginez gero, erabiltzaileek nahi duten unean eskatu ahal izango dute zerbitzu horien baja, info@laguipuzcoana.eus helbide elektronikora eskaera bat bidaliz edo LA GUIPUZCOANA enpresak horretarako ematen duen beste edozein baliabide erabiliz, hala nola “Baja ematea” edo “Unsuscribe” izeneko emakaniskoa, informazio-buletinen azken zatian dagoena.

11-Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. LA GUIPUZCOANA enpresak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan LA GUIPUZCOANA enpresarekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez LA GUIPUZCOANA enpresaren menpe.

12-GUIPUZCOANA enpresaren presentzia sare sozial eta profesionaletan

LA GUIPUZCOANA enpresak sare sozialetan eta profesionaletan profilak izan ditzake, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako produktuak, zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.

Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin LA GUIPUZCOANA enpresaren profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio enpresari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.

Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak LA GUIPUZCOANA-ek erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta ekitaldiak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke.

Era berean, erabiltzaileak LA GUIPUZCOANA enpresari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, LA GUIPUZCOANA-ek sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie LA GUIPUZCOANA enpresaren sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta LA GUIPUZCOANA enpresak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. LA GUIPUZCOANA-ek ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. LA GUIPUZCOANA enpresak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.

LA GUIPUZCOANA enpresak sare sozial batzuetako profilak jarraitu ditzake, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik. Era berean, sare sozial edo profesionaletako LA GUIPUZCOANA enpresaren kanalen jarraipena sare horien beste erabiltzaile batzuek egin dezakete, edo haien argitalpenak hirugarrenek birzabaldu, baina horrek ez du esan nahi haiekin inolako loturarik dagoenik.

LA GUIPUZCOANA enpresak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. LA GUIPUZCOANA-ek edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.

Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan “gustatzen zait” sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) LA GUIPUZCOANA-ek zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) enpresak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

Erabiltzaileak LA GUIPUZCOANA enpresaren sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.

13-Segurtasun Neurriak

LA GUIPUZCOANA-ek, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela LA GUIPUZCOANA enpresaren erantzukizunpekoak

 

14-Segurtasun urraketa

Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari webgunean, eremu pribatuetan, sarbide-gakoetan, sare-sozialetan edo -profesionaletan edo beste edozein jardueratan egon den edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea detektatuz gero.

Jakinarazpena egiteko info@laguipuzcoana.eus helbide elektronikoa edo (+34) 943851159 telefonoa erabili ditzake.

15-Sekretu eginbeharra

LA GUIPUZCOANA, enpresaren erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da.

16-Indarraldia eta aldaketak

LA GUIPUZCOANA enpresak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. LA GUIPUZCOANA-ek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, LA GUIPUZCOANA-ek gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

17- Jurisdikzioa

LA GUIPUZCOANA enpresaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela LA GUIPUZCOANA eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Azpeitiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu LA GUIPUZCOANA enpresak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.