Enpresa > Historia

 Autobuses La Guipuzcoanaren historia Azkoitia > Donostia zerbitzuari dago lotuta, 1925. urtean martxan jarri zen zerbitzuari.

1945. urtean, Jose Manuel Iraeta Azpiazuk erosi zuen enpresa. Garai horietan Azkoitia>Donostia linean 3 autobus ibiltzen ziren (bi Diamond eta bat Stewart markakoa) eta egunean 4 zerbitzu eskaintzen ziren: bi Donostia norakoan (8:00 eta 13:15) eta beste bi itzulerakoan (18:30 eta 20:30).

Garai horretatik gaur egunera arte hainbat linea eskaini ditu Urolako eskualdean: Azpeitia > Elgoibar, Azkoitia > Zarautz eta Azkoitia > Tolosa.

Parada de autobuses antigua
Parada antigua

 2007. urtean, Lurraldebus sistemarekin bat egin zuen.

2015. urtean, GFA emakiden berrantolaketa medio, La Guipuzcoanak Urola Erdia emakidaren ardura hartu du. Emakida hori UK01 Azkoitia > Donostia, UK02 Azkoitia > Tolosa, UK03 Azkoitia > Zarautz, UK04 Beizama > Azpeitia, UK05 Zestoa > Ermua eta UK06 Zumaia > Zumarraga lineez dago osatua.

Autobús antiguo