Enpresa > Historia
• Autobuses La Guipuzcoanaren historia Azkoitia > Donostia zerbitzuari dago lotuta, 1925. urtean martxan jarri zen zerbitzuari.
• 1945. urtean, Jose Manuel Iraeta Azpiazuk erosi zuen enpresa. Garai horietan Azkoitia>Donostia linean 3 autobus ibiltzen ziren (bi Diamond eta bat Stewart markakoa) eta egunean 4 zerbitzu eskaintzen ziren: bi Donostia norakoan (8:00 eta 13:15) eta beste bi itzulerakoan (18:30 eta 20:30).
• Garai horretatik gaur egunera arte hainbat linea eskaini ditu Urolako eskualdean: Azpeitia > Elgoibar, Azkoitia > Zarautz eta Azkoitia > Tolosa.


• 2007. urtean, Lurraldebus sistemarekin bat egin zuen.
• 2015. urtean, GFA emakiden berrantolaketa medio, La Guipuzcoanak Urola Erdia emakidaren ardura hartu du. Emakida hori UK01 Azkoitia > Donostia, UK02 Azkoitia > Tolosa, UK03 Azkoitia > Zarautz, UK04 Beizama > Azpeitia, UK05 Zestoa > Ermua eta UK06 Zumaia > Zumarraga lineez dago osatua.
