Berriak

Martxoak 13. Covid-19. Erabiltzaileen eta gidariaren arteko kontaktua eragoztea

Martxoak 13. Covid-19. Erabiltzaileen eta gidariaren arteko kontaktua eragoztea

2020ko Martxoak 13

Lurraldebusen zerbitzuetan, erabiltzaileen eta gidariaren arteko kontaktua eragozteko neurriak hartu dira.

Horretarako:

  • Ezin da eskudirutan ordaindu.
    • Ibilbide ertain eta laburretan: Mugi txartela bakarrik erabiliko da bidaia-txartela ordaintzeko. Mugi txartela ez duenak, ohiko kiosko eta saltokietan eskura dezake (informazio gehiago www.mugi.eus edo 943 000 117 telefonoan).
  • Autobusaren aurreko atetik sarbidea itxiko da. Atzeko ateetatik bakarrik sartu ahalko da autobusera, eta atzeko ateetako makinak bakarrik erabiliko dira, sarreran eta irteeran, Mugi txartelarekin bidaiatzeko.
  • Gidariarengana gerturatzea saihesteko, zinta bat jarriko da gidariaren atzeko aldean.

< ITZULI BERRIAK