Gure 100. urteurrena ospatzen dugu “Ehun urteko bidaia” liburuaren aurkezpenarekin | Abenduaren 2an Azkoitiko Zubiaurre Elkargunean

Autobuses La Guipuzcoanan gure mendeurrena ospatzeko ekitaldi berezia egingo dugu abenduaren 2an, AzkoitianZubiaurre Elkargunean18:00etatik aurrera. Ekitaldiak “Ehun urteko bidaia” liburua aurkezteko balioko du, hastapenetatik eta mugarri nabarmenetatik 100 urteko historian izan dugun bilakaera jasotzen den liburua.

Ekitaldiaren egitaraua:

  • Ongietorria    
    José Luis Iraeta, La Guipuzcoana autobusetako Administratzailea eta CEOa.
  • Irekiera instituzionalak   
    Ana Azkoitia, Azkoitiko Alkatea.
  • Azahara Domínguez, Gipuzkoako Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Diputatua.
  • “Ehun urteko bidaia” liburuaren aurkezpena   
    Elkarrizketa Juanjo Olaizola historialari eta liburuaren egilearekin.
  • Itxiera instituzionala   
    Eider Mendoza, Gipuzkoako Diputatu Nagusia.

Ekitaldia amaitzean koktel bat eskainiko da.

Parte hartzeko hemen eman behar da izena: Bertaratzeko formularioa

Gipuzkoako mugikortasunarekiko konpromisoz betetako mendea 

1925ean sortua, ekinak, berrikuntzak eta zerbitzu publiko bokazioak markatutako bidea egin du La Guipuzcoanak. Konpainiaren bilakaerak bira erabakigarria eman zuen 1945ean, Jose Manuel Iraeta Azpiazuk erosi zuenean. Orduan, enpresaren izen soziala sendotu zuen, eta garai hartan hasten ari zen sektorea garatzearen alde egin zuen: pertsonen errepideko garraioa.

Ordutik gaur arte, Iraeta familiako zenbait belaunaldik haren hazkundea eta Gipuzkoako lurraldearen beharretara egokitzea bultzatu dute. 2013an hirugarren belaunaldia sartzeak bultzada estrategiko berria eragin zuen, dibertsifikazioan, digitalizazioan, kalitate ziurtagirietan eta modernizazio teknologikoan aurrerapenak eginez.

Gaur egun, Autobuses La Guipuzcoana, zerbitzu erregularrak, diskrezionalak eta bereziak ematen dituen eta urtean 2 milioi bidaiari baino gehiago garraiatzen dituen konpainia sendoa gara. Gure jarduera batez ere Urola Haranean zentratzen da, baina udalei, ikastetxeei, enpresei eta hainbat erakunderi ere eskaintzen dizkiegu zerbitzuak.

Ehun urtetik gorako enpresa garen aldetik, 100 urtez lurraldeari lagundu dioten Gipuzkoako enpresa bakanen artean gaude, lurraldearen ongizate sozial eta ekonomikoan lagunduz, enplegua eta aberastasuna sortuz, mugikortasun jasangarria bultzatuz, tokiko hornitzaileekin lankidetzan arituz, ingurumenarekiko konpromisoarekin eta gizarte erantzukizunaren aurreko jarrera indartsuarekin. 

Konpromiso hori duela gutxi aintzatetsi du Gipuzkoako Foru Aldundiak, mugikortasun irisgarriagoa, eraginkorragoa eta ingurunearekiko errespetuzkoagoa sustatzen duten ekimenak saritzen dituen Guztiok Mugituz 2025 saria La Guipuzcoanari emanda.