Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuaren bisita gure instalazioetara

Azkoitiko gure kotxetegietara eta bulegoetara egindako bisitan, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Azahara Domínguez, gure flotan sartuko diren autobus berriak ezagutu ahal izan ditu, baita gure etorkizuneko planak ere, horien artean genero berdintasunaren arloan egiten ditugun jarduketak.