Berriak

COVID-19. Erabilera Baldintzak

COVID-19 dela eta, Lurraldebusen erabilera baldintzak aldatu dira erabiltzaileen eta gidarien segurtasun neurri bezala.

Bidaia-baldintzak

  • Maskara erabiltzea nahitaezkoa da.
  • Bidaiarien ardura da beste bidaiariekiko ahalik eta distantzia handiena mantentzea.

Autobusera sarrera

  • Gidaria babesteko egokitutako autobusetan, aurreko atetik.
  • Gainontzekoetan, atzeko ateetatik.

Bidaia-txartelaren erosketa

  • Ezin da eskudirutan ordaindu.
  • Mugi txartela izango da onartutako ordainbide bakarra. Txartel anonimoen kasuan, autobusera sarrera atzeko ateetatik egiten bada, txartel bakoitzeko bidaiari bakar batek bidaiatu ahalko du.
  • Txartela, sartzerakoan eta irteterakoan balioztatuko da gertuen dagoen makinan.
  • Ibilbide luzeko lineetan, bidaia-txartela aurrez erosiko da autosalmentarako makinetan, mugikorrerako Lurticket aplikazioan, web bidez edota txarteldegietan.
  • 6 urtetik beherakoak: ohi bezala, haurrarekin bidaiatzen duen pertsona arduradunak gidariari jakinaraziko dio, “zero-txartela” atera dezan. Autobusera sarrera atzeko ateetatik egiten den autobusetan, gidariak gordeko du adin-txikikoaren zero-txartela.

Mugi txartela

  • Eskuratzea: Mugi txartela ez duten pertsonek ohiko salmenta guneetan eta kioskoetan eros dezakete mugi anonimoa (informazio gehiago www.mugi.eus webgunean eta 943 000 117 telefono zenbakian).
  • Multibalioztatzea: autobusera sarrera atzeko ateetatik den zerbitzuetan bertan behera geratzen da multibalioztatzea. Hauetan, bakoitzak bere txartela eraman beharko du bidaiatzeko.
  • Internet bidezko errekargaren aktibazioa: Lurraldebuseko autobus guztietan, autobusera sarrera atzeko ateetatik egiten denetan izan ezik. Azken hauetan, Kutxabankeko kutxazainetan aktibatu beharko da.

< ITZULI BERRIAK