Erantzukizun Sozial Korporatiboa

Autobuses La Guipuzcoanaren ekintza guztiak Urteko Memorian daude jasota, eta Erantzukizun Sozial Korporatiboaren eskakizunak betetzen ditu. La Guipuzcoana pertsonei zuzendutako konpainia denez, eta bizi garen gizarte eta ingurumena hobetzeko konpromisoa duenez, bere jarduera honako zutabe hauetan dago oinarritua:

> GIZARTEA

Urtero, La Guipuzcoanak kausa social batzuekiko sentsibilizazio eta kontzientziazio handiagoa lortzeko egiten diren ekimenak bultzatu eta haietan parte hartzen du. Hori dela eta, autobusek batzuetan ekimen horien aldeko kartelak eramaten dituzte. Ondoren ikus daiteke zer kausa sozialekin egin duen bat La Guipuzcoanak:

> INGURUMENA

Autobuses La Guipuzcoanak ingurumenaren hobekuntzaren alde egiten duen ekarpen nagusia Autobuses La Guipuzcoanako autobus sarearen erabilera masiboa da; izan ere, autobusak erabiltzen dituzten pertsonek beraien ibilgailua erabiliko balute erregaia askoz gehiago kontsumituko litzateke. Halare, La Guipuzcoanak badaki Konpainiaren jarduerak erregaia kontsumitzea eskatzen duela, eta horregatik erregai eta ibilgailu ekologikoak erabiltzen ari da etengabe. Era berean, zerbitzuen eta hondakimen erabilera eta murriztearen kudeaketa eraginkorra lortu da Autobuses La Guipuzcoanan.

> LANGILEAK

Responsabilidad personal

Autobuses La Guipuzcoanan, pertsonen kudeaketaren oiarriak dira formazioa, motibazioa eta bldintza berdintasuna. Autobuses La Guipuzcoanan funtsezkotzat jotzen da emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna bultzatzea. Hori dela eta, Berdintasun Plana ezarri dugu eta “EMAKUNDE Erakunde Laguntzailearen” saria eskuratu da.

> EUSKARA

responsabilidad-euskera

Autobuses La Guipuzcoanan euskararekin guztiz konprometituta gaude, 2009az geroztik euskara plana du martxan. Plan horretan enpresan euskararen presentzia areagotzeko eta kanpo zein barne harremanetan, eta bereziki bezeroekiko harremanetan, euskararen presentzia gero eta bermatuago egon dadin La Guipuzcoanak hartu dituen konpromisoak eta erabakiak agertzen dira. Baita euskara Autobuses La Guipuzcoanaren habeetako bat izan dadin hartutakoak ere.
Zilarrezko Bikain ziurtagiria dugu azken urteetan egindako ahaleginen erakusgarri. Ziurtagiria 2013an eskuratu zuen, Euskalit Bikaintasunerako Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioaren eskutik, Konpainiak azken urteetan bere eguneroko jardunean euskararen normalizaziaren alde egindako ahaligina eskertzeko.
BAI EUSKARARI ziurtagiria ere badu. Ziurtagiri honekin enpresek, dendek eta mota guztietako erakundeek gizarteari euskararen normalizazioaren alde egindako ahalegina adierazteko erabiltzeko tresna da.