Joan den abenduaren 2an, Autobuses La Guipuzcoanaren mendeurrena ospatu genuen, Azkoitian, erakunde ordezkariak, garraioko profesionalak eta, modu batera edo bestera, mendeurreneko bidaia honetan parte hartu duten pertsonak elkartu zituen oroitzapeneko ekitaldian. Bideo honen bidez, oroitzapenak, pasadizoak eta Gipuzkoan mugikortasunaren etorkizuna eraikitzen jarraitzeko ilusio partekatua uztartu ziren jardunaldiaren emozioa berriro bizi nahi dugu.
Bertan, Jose Luis Iraeta Autobuses La Guipuzcoanako Administratzaile eta CEOaren, Mariano Echanizgidari erretiratuaren, Ana Azkoitia Azkoitiko alkatearen, Azahara Domínguez Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatuaren, Juanjo Olaizola Burnibidearen Euskal Museoko zuzendari eta “Ehun urteko bidaia” liburuaren egilearen eta Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren testigantzak entzungo ditugu.
Bideoa, halaber, La Guipuzcoanak 100 urtez, egunez egun, aurrera egiten jarraitzea ahalbidetu dutenei eskainitako omenaldia ere bada: langileak, gidariak, profesionalak, erakundeak, laguntzaileak eta bidean zehar lagundu diguten pertsona guztiak.
Hemen klik eginez ekitaldiaren laburpeneko bideoa ikus dezakezu:

