Berriak

GERALEKU ALDAKETAK DONOSTIAN, URRIAREN 21EAN

Urriaren 21ean, igandean, “Donostiako Oinezkoen lasterketa klasikoa” ospatuko da. Hori dela eta, honako aldaketak egongo dira:

Azkoitia > Donostia noranzkoan: Azkoitiatik 9:45etan ateratzen den autobusak Donostiako Geltokian egingo du geltokia. Zerbitzu horretan bertan behera geratuko dira: Errotaburu, Ibaeta/Lorea, Unibertsitatea, Magisteritza, Zumalakarregi 9 eta San Martin geltokiak.

Donostia > Azkoitia noranzkoan: Donostiatik 11:05ean irteten den autobus zerbitzuak geltoki bakarra izango du, Donostiako Geltokian. Zerbitzu horretan bertan behera geratuko dira: Askatasuna Etorbidea , Zumalakarregi Etorbidea 16, Magisteritza eta Unibertsitatea geltokiak. Donostiako Geltokian, autobusa zain egongo da 15 minutuz.


< ITZULI BERRIAK