Berriak
OTSAILAREN 6AN HASIKO DIRA ORDUTEGI ETA IBIlBIDE BERRIAK
Urtarrilaren 16rako aurreikusita zeuden ordutegi eta ibilbide guztiak otsailaren 6an hasiko dira martxan. Aldaketak linea guztiei eragiten die.
UK01 Azkoitia > Donostia
Autobus zerbitzuen maiztasuna handituko da: astelehenetik ostiralera orduerdiro egongo dira autobusak. Asteburuetan eta jaiegunetan ordutegi aldaketak egongo dira.
Donostiako sarrera-irteera guztiak Antiguotik egingo dira. Autobusek ez dute geldialdirik egingo PIO XII.ean, eta San Martin 25 geralekutik Askatasunaren Hiribideko 24 geltokira joando dira.
Azkoitian, zerbitzu guztiak Altzibarren hasi eta amaituko dira.
UK02 Azkoitia > Tolosa
Ordutegi aldaketa batzuk egongo dira.
UK03 Azkoitia > Zarautz
Astelehenetik ostiralera ordutegiak aldatzen dira. Eta hemendik aurrera orduero egongo dira autobusak.
Asteburuetako eta jaiegunetako ordutegiak ez dute aldaketarik izango.
UK04 Beizama > Azpeitia
Asteburuetan eta jaiegunetan autobusa Beizamara iritsiko da, ez Santutxuraino.
UK05 Zestoa > Ermua
Autobusen maiztasuna handituko da: Azpeitiatik Ermura ordueroko zerbitzua egongo da. Goizeko lehenengo bi zerbitzuak Zestoatik izango dute irteera.
UK45G Zestoa > Eibar (gauekoa)
Ordutegi aldaketa batzuk egongo dira.
UK06 Zumaia > Zumarraga
Ordutegietan aldaketa batzuk egongo dira.
UK46G Zumaia > Azkoitia (gauekoa)
Ez dago aldaketarik.