Kalitatea > Kalitate Politika

KUDEAKETA POLITIKA

AUTOBUSES LA GUIPUZCOANA S.A. enpresak, bidaiarien garraio erregularreko eta nahierarako zerbitzuak eskaintzen dituenak, bere jarduera sektoreko erreferente kontsolidatzea du helburu. 

AUTOBUSES LA GUIPUZCOANAko zuzendaritzak, lan segurtasuna eta osasuna, ingurumenarekiko errespetua, kalitatea zein bere jardueraren fidagarritasuna, berdintasuna, garapen jasangarria eta bide segurtasuna, bere irudi, arrakasta eta merkatuko posizionamendua zehazteko oinarri estrategiko kontsideratzen ditu. 

Hori dela eta, zuzendaritzak honako konpromezuak hartu ditu: 

  • Legeria, interes-taldeen eskakizun zein espektatibak eta enpresak borondatez onartutako beste betekizunak bete. Hori lortzeko: 
    • Enpresaren jardueran eragina duten legezko betebehar guztiak egunean eduki eta errespetatu. 
    • Gestioko kalitate-estandarrak ezarri eta ziurtatu lan segurtasun eta osasuna, berdintasuna, bide segurtasuna, gestio energetiko, ingurumen, irisgarritasun eta kalitatearen eremuan. 
    • Erakundeak bat egiten duen portaera eta konpromezu etiko eta sozialek ezarritako portaera kodeak errespetatu. 
  • Alderdi interesatuen behar eta nahiak kontutan edukita jarduera modu tekniko eta profesionalean gauzatu. Guzti hori, segurtasuna, bezeroen gogobetetze maila, berdintasuna eta etengabeko hobekuntzak kontutan izanda: 
    • Bezero, zerbitzuaren erabiltzaile eta alde interesatuen eskakizun, behar eta nahiak bete ahalik eta zerbitzu hoberena eskaini. 
    • Uneoro burututako jardueraren eta erregistroen kontrola gauzatu zerbitzuaren fidagarritasuna ziurtatzeko. 
    • Lan prozedimendua errespetatuz modu eraginkorrean lan egin. 
    • Ingurumena zaindu, gidaritza eraginkorra bultzatuz, baliabide naturalen kontsumo arduratsua eginez eta horien gestio egokia lortuz. 
    • Arriskuen ebaluazioa kontuan eduki. Modu horretan, arriskuak ezabatu eta murriztuko dira, batez ere, bide segurtasunaren eta lan segurtasun eta osasunaren alorrean. 
    • Kalitateko sistema integratuaren, ingurumenaren, gestio energetikoaren, lan segurtasun eta osasunaren, berdintasunaren, irisgarritasunaren eta bide segurtasunaren etengabeko hobekuntza bilatu. 
    • Hizkuntza politikarekiko konpromisoa, 2009 urtetik dugun euskara planarekin. Bertan, enpresaren egunerokotasunean euskararen presentzia indartzeko, barne- eta kanpo-harremanetan euskararen presentzia bermatzeko (bereziko bezeroekiko harremanetan) eta euskara enpresak eskaintzen dituen zerbitzuetan ardatz bihurtzeko konpromisoak eta ekintzak zehazten dira. 
    • Irisgarritasun osoa lortu, DALCO betekizunak eta indarrean dagoen legeria betez. Barne prozedimenduen etengabeko hobekuntza. 
  • Giza baliabideak (langileria eta kolaboratzaileak) eta materialak (autobus eta instalakuntzak) zaindu: 
    • Lan baldintza egoki, seguru eta osasungarriak eskaini. Identifikatutako testuinguru, arrisku eta aukerak kontuan izan lesio eta osasunaren hondatzea saihesteko. 
    • Lanpostuaren arriskuak, funtzioak eta lan prozesuak ezagutzen dituen langile talde kualifikatua mantendu. 
    • Erakundean genero berdintasuna sustatzea helburu duten neurriak ezarri. 
    • Langile guztien formazio eta sentsibilizazioa sustatu. 
    • Barne zein kanpo komunikazio eraginkorra mantendu. 
    • Egoera ezin hobean dagoen autobus flota eduki. Horretarako, mantenu egokia egin eta flotaren etengabeko berrikuntza. Horrela, berme handiagoa eskaintzen da eta  segurtasuneko zein eraginkortasuneko sistema berrienak edukitzea lortzen da. 
    • Teknologia aurrerapen eta informazio sistema berrienak eduki. 
    • Enpresak ezarritako kalitate, ingurumen eta segurtasunerako estandarrak betetzen dituzten kolaboratzaileekin lan egin. 
    • Langile guztien kolaborazio eta parte-hartzea sustatu. 
    • Erreferentzia marko bat eman gestio sistemako helburuak ezartzeko. 
    • Larrialdi egoeran nola jokatu definitzen duten prozedimenduak eduki. 

Politika honen arrakasta, ororen gainetik, zuzendaritzaren erantzukizuna da. Pertsonal guztiak ezagutu eta aplikatzeko beharrezko baliabideak errazteko konpromezua hartzen du. Horrez gain, eskuartean dugun kudeaketa politika alde interesatuei eskuragarri jartzen zaio. 

Gerentzia

Zerbitzuen Ezkutitza eta Ingurumen Adierazpena eskuragarri daude honako helbide elektronikoan: info@laguipuzcoana.eus