Berriak

UK01, UK03 eta UK06: GELTOKI ALDAKETAK, APIRILAREN 22AN

Apirilaren 22an, larunbatean, Aizarnazabalgo Duatloia ospatuko da. Hori dela eta, aldaketak aurreikusten dira UK01, UK03 eta UK06 lineetan.

UK01 Azkoitia > Azpeitia > Zestoa > Donostia

Azkoititik 14:45ean, 15:45ean eta 16:45ean irteten diren zerbitzuek ez dute geltokirik izango Iraetan, Iraetako geltokian, Arroaerrekan eta Arroabehean.

UK03 Azkoitia > Azpeitia > Zestoa > Aizarnazabal > Zarautz

Zarauztik 16:05ean irteten den zerbitzua geltoki bakarra izango du Zarautzen: San Pelaio. Ibilbidea autopistaz egingo da. Beraz, ordu horretan, bertan behera geratzen dira Gurutze gorria, Argi, , Meagas, Oikiako Bidegurutzea, Aizarnazabalgo hiru geltokiak.

UK06 Zumaia > Zestoa > Azpeitia > Azkoitia > Urretxu > Zumarraga

Zumarragako Ospitaletik 15:10ean eta 16:10ean irteten diren zerbitzuak Zestoara iritsiko dira, ez dira Iraeta eta Zumaira iritsiko.

Zumaitik 16:45ean eta 17:45ean irteten diren zerbitzuak Zestoan izango dute abiapuntua 17:00etan eta 18:00etan.


< ITZULI BERRIAK